Skip to content

Algara konpartsa

Konpartsa euskalduna gara, euskaraz bizi nahi dugun ikasle, irakasle, euskaldunzahar eta euskaldunberriz osatua. Konpartsa anitza gara, euskaraz normaltasunez bizitzeko nahiak batzen gaitu, eta nahi hori gauzatu egiten dugu Algaran. Zenbat Gara elkarte euskaldunaren eskutik 1994an sortua, Algarak Zenbat Gararen filosofia eta ikuspegi soziolinguistikoa jai esparrura eramaten ditu: ekimen gozagarri eta erakargarrien bidez erdaldunak euskarara hurbiltzea, ikasteko motibatzea, dakitenen erabilera sustatzea eta gure hizkuntzan bizitzeko aukera gauzatzea dira Algararen helburuak.

Zaindu maite duzun hori

Bilboko Jai eredua,  auzoetako jaiak, euskaraz naturaltasunez harremanak egiteko guneak eta uneak, kafe antzokiak, euskaltegiak, euskarazko hezkuntza publikoa, ikastolak, etxe okupatuak… Babestu beharreko lorpenak dira.

Berba, kalea eta jaiak libre

BERBA LIBREA: adierazpen askatasuna defendatzen dugu, errespetutik inoren iritzi eta aldarrikapen aniztasuna beharrezkoak ditugu.

KALEA LIBRE: dena arautu beharraren aitzakiaz, debekuak eta murrizketak datoz boteretik. Jaiak kalea behar du, guztiona den eremu librea.

JAIAK LIBRE:  herritarrentzat ez ezik, herritarrek eginak izan behar direla uste dugu, parte-hartzaile izanik antolakuntzan, erabakietan, lanean… Gehiago disfrutatzen dugu, gure egiten dugu jaia. 1978tik datorren jai-eredua babestu behar dugu. Ez dugu jai artifizial eta komertzialik nahi, kaosa eta festa nahiago ditugu, elitismorik gabe, denontzako jaiak.

Algara 2.0

Webgune berria daukagu! Hemen aurkituko duzu Algarari buruzko informazio guztia. Sare sozialetan ere bagaude. Algara Facebook sarean dago,  Twitter-en txiokatzen dugu eta argazki piloa aurkituko duzu Flickr-en eta Instagram-en.

bazkaria
jaitsera
txupina

Harremanetarako

Non gauden

Aste Nagusian Algara konpartsaren txosna Najan egoten da, Areatzako zubi ondoan (goikaldean) FEVE geltokiaren parean.

Gure txosnara heltzeko jarraibideak (Google Maps)

Kontaktua

Harpidetu e-postaz

Harpidetu zaitez gure blogeko albisteak automatikoki e-postaz jasotzeko. Google Feedburner zerbitzuari esker, albisteak argitaratu ahala jasoko dituzu zure postontzian, hemendik tarteka pasatu beharrik gabe. Harpidetza egiteko, sar ezazu zure helbidea formulario honetan.​

Zaparrada konpartsa

Bilboko eta Bizkaiko haurren konpartsa euskalduna.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.