Horixe da gure Filibusti txosnaren aurtengo leloa: “Korronte faxistaren aurrean, euskararen herria tinko”. 2025eko Aste Nagusia abiatzen den egun honetan, zirgarien figura berreskuratu dugu, irudi boteretsua dela uste dugulako. Garai bateko emakume zirgariek nola, Algararen ontzia gaur egun indartuta datorren korronte eskuindar, xenofoboa homofoboa eta euskarofoboari aurre egin eta gailenduko zaio guk guztiok batera kontrako norabidean indarra egiten badugu. Lantaldearen eta ekimen kolektiboaren garrantzia, beraz, islatu nahi dugu, herri ekimenak -eta horien artean herri jaiak- arriskuan dauden testuinguruan, soilik herriak salba dezakeelako herria. Zentzu horretan, herri jaien defentsan, aurten kolore arrosa txosnagune osoan zabalduz txosnak.eus ekimenarekin bat egin nahi izan dugu, gainerako konpartsekin batera. Eta, noski, euskaraz bizitzea ez ezik, gure konpartsaren beste ardatza herrien arteko elkartasuna denez, eta gu jaietan gauden arren, ez ditugu ahaztuko Palestinan, Israel izeneko proiektu arrazista eta kriminalaren eskutik gaur egun genozidioa pairatzen ari diren lagunak. Haientzat doaz hemendik gure elkartasuna eta maitasuna, Bilbotik Gazara.