Inaute-Jaia otsailaren 17an, eta biharamunarekin… Algaratusteak!

Aste honetan bi hitzordu garrantzitsu izango ditugu jarraian: Inaute Jaia gurean ostiralean, eta Bilboko Aratusteen egun handia larunbatean!
Ostiralean… Badator uholdea! Inaute jaia, gurean.

Goizean goiz, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin hasita: Torrada eta Mozorro lehiaketak, euskal dantza saioa, txokolatada, sketch-ak , poteo musikatua, bazkaria Kafe Antzokian, mozorro desfilea eta kalejira musikatua. Biba Pellot!

Biharamunean (eta biharamunarekin) Aratuste Zapatua eta hainbat ekintza Bilboko Konpartsak eta Bilboko Jai Batzorde Mistoaren eskutik. Besteak beste, arratsaldean kalejiran eta mozorro-lehiaketan egongo da Algara Konpartsa, sinpalta!
#BadatorUholdea #ElkarlanUholdea

2023ko Algaratusteak hemen dira!

Badatoz, badatoz 2023ko Bilboko Aratusteak eta laster gozatzeko, elkartzeko eta Filibustiri bultzada emateko zenbait hitzordu izango ditugu!

Hona hemen nagusiak:

– Otsailaren 11n, larunbatean, Potojorran bertso-eskolarekin batera, Kopla Txikien lehiaketan hartuko dugu parte (20:00etan Kafe Antzokian). Ondoren Akatz eta Amaika Rude Sound taldeekin kontzertua.

– Otsailaren 18an, Aratuste Zapatuan, egun osoko plana (prestaketa lanak, bazkaria, mozorro-kalejira…).

Aurrerago zehaztuko dugu gaia, mozorroa eta plan zehatza, baina gorde eguna!!!

Animatu, adierazi kopla txikietan eta kalejiran parte hartuko duzun eta eman izena otsailaren 18ko bazkarirako mezu honi erantzunda otsailaren 10a baino lehen.

Biba Pellot, Biba festa!!! Laster arte!