Euskarafobiaren suntsitze-estrategiaren aurrean matxinatu!

Gure txosnaren aurtengo motiboan euskararen aurkako erasoez ohartu eta  horien aurrrean matxinatu beharra nabarmendu dugu, ohi bezala, Asiskoren esku trebeek lagunduta.

Euskarafobia ez da kontu berria, kate luzea duen suntsitze-estrategia baten adibide asko bizi izan ditugu euskaldunok historian. Gaur egungo euskararen aurkako erasoak, epaiak eta hizkuntza-politika suntsitzaileak aspaldi izan zuten abiapuntua, eta aurtengo gure motiboan hori islatu nahi izan dugu. Nora garamatza estrategia horrek? Bada, gure desagerpenera, euskaldunok tinko aurre egin ezean.

Azken garaiotan (ere) hainbat eta hainbat eraso jasan ditugu euskaraz bizi nahi dugun euskaldunok. Euskara jomugan jarri eta komunikabide batzuen eta epai batzuen bidetik euskara sistematikoki gutxietsia eta baztertua izaten ari da, kasuala ez den estrategia baten barruan. Horrela, epaitegietatik osakidetzako lanpostuetarako oposizioetan edo udaltzain izateko baldintzetan, esaterako, euskara eskatzearen eta euskara jakin behar izatearen aurkako erabaki judizialek gogor eragin digute.

Nola da posible herritarrontzat lan egin beharko lukeen administrazioak herritarren eskubideen aurka egitea? Bide horretan ebazten den epai bakoitzak ez du soilik euskararen aurka egiten, euskaldunon, herritarron aurkako eraso zuzena baita.

-1772: Carlos III.ak eskoletan euskara debekatu
-1867: Espainiako gorteek antzezlanetan euskara debekatu
-1923: Primo de Riverak euskara debekatu ekitaldi publikoetan
-1937: Euskaraz hitz egitea debekatu zuen Frankoren diktadurak.
-2003: Espainiako auzitegi nazionalak EUSKALDUNON EGUNKARIA itxi zuen
-2023: Euskararen ofizialtasunaren aurkako epai andana

Horrela jarraituz gero, laster…

  • Epaileek zerbitzu publikoetan euskaraz egiteko eskubidea kendu
  • Eskoletan euskaraz egitea debekatu
  • Euskaraz hitz egitea debekatu

Atzar hadi, euskaldun hori!

2023ko Aste Nagusia indartsu dator ALGARA konpartsan

2023ko egitaraua

Astebete eskas falta da 2023ko Aste Nagusia hasteko. Larunbatean festa lehertuko da, txupinarekin batera. Jai Batzorde Mistoaren eta Bilboko Konpartsen egitarauaz gain, aurten, ALGARA konpartsaren karpapean euskarazko ekitaldiz eta talde eta artista euskaldunez bakarrik osatutako ekitaldi sorta oparoa izango dugu, euskaldun guztion gozamenerako. Batetik egunez eta, bestetik, gauez egongo diren ekitaldiak banatu ditugu, kartelean, nork bere gustuko tarteari hobeto erreparatzeko. Egunez egun, hauek izango ditugu gure Filibusti txosnan:

2023ko egitaraua

Eguneko egitaraua

Igandea 20
12:00 Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak 3, 2, 1 eskolara goaz ikuskizuna, Zaparrada Haur Konpartsaren eskutik.

Astelehena 21 (EUSKARA IKASLEEN EGUNA)
10:30 Ongi etorria
11:30 Jolasak
13:00 Paella lehiaketaren aurkezpena
14:00 Sari banaketa
14:30 Bazkaria
16:00 Bingo musikatua
17:00 Poteo musikatua

Asteartea 22 (BERTSO EGUNA)
12:00 Ogi tailerra (Zaparrada Haur Konpartsa)
13:00 Bertso-poteoa
14:00 Bazkaria
16:00 Aste Nagusiko Bertsolari Gazteen IV. Sariketa
17:30 Bertso-triki kalejira

Asteazkena 23 (IPARRALDE EGUNA)
Bazkal aurretik eta ondoren Xendarineko Ahizpak (Urepele)
14:30 Bazkaria eta musika
18:00 Kalejira Eingo taldearekin
Zaparrada Haur Konpartsa

Osteguna 24
12:00 “Mugi zaitez” disko festa
Zaparrada Haur Konpartsa

Ostirala 25
15:00 Bilbo Hiria irratiaren bazkaria
Bazkal osteko festa: karaokea, dantza, musika…
(Eta eguerdiro, astelehenetik ostiralera Bilbo Hiria irratiaren Aste Nagusiko saio berezia zuzenean txosnatik 13:00-14:30)

Gaueko egitaraua

Larunbata 19
23:00 PARY & TIZA DJak

Igandea 20
23:00 MICE + SUA + KOKEIN

Astelehena 21
23:00 EZPALAK + LUKIEK + TOC

Asteartea 22
23:00 ARENE 6 + MCONAK + DJ JONKASS

Asteazkena 23
23:00 J MARTINA + MERINA GRIS + DJ NAHIA

Osteguna 24
23:00 AMOOMA + AKATZDJ JON KASS

Ostirala 25
23:00 ELEPUNTO DJ

Larunbata 26
23:00 ENDJ