Euskarafobiaren suntsitze-estrategiaren aurrean matxinatu!

Gure txosnaren aurtengo motiboan euskararen aurkako erasoez ohartu eta  horien aurrrean matxinatu beharra nabarmendu dugu, ohi bezala, Asiskoren esku trebeek lagunduta.

Euskarafobia ez da kontu berria, kate luzea duen suntsitze-estrategia baten adibide asko bizi izan ditugu euskaldunok historian. Gaur egungo euskararen aurkako erasoak, epaiak eta hizkuntza-politika suntsitzaileak aspaldi izan zuten abiapuntua, eta aurtengo gure motiboan hori islatu nahi izan dugu. Nora garamatza estrategia horrek? Bada, gure desagerpenera, euskaldunok tinko aurre egin ezean.

Azken garaiotan (ere) hainbat eta hainbat eraso jasan ditugu euskaraz bizi nahi dugun euskaldunok. Euskara jomugan jarri eta komunikabide batzuen eta epai batzuen bidetik euskara sistematikoki gutxietsia eta baztertua izaten ari da, kasuala ez den estrategia baten barruan. Horrela, epaitegietatik osakidetzako lanpostuetarako oposizioetan edo udaltzain izateko baldintzetan, esaterako, euskara eskatzearen eta euskara jakin behar izatearen aurkako erabaki judizialek gogor eragin digute.

Nola da posible herritarrontzat lan egin beharko lukeen administrazioak herritarren eskubideen aurka egitea? Bide horretan ebazten den epai bakoitzak ez du soilik euskararen aurka egiten, euskaldunon, herritarron aurkako eraso zuzena baita.

-1772: Carlos III.ak eskoletan euskara debekatu
-1867: Espainiako gorteek antzezlanetan euskara debekatu
-1923: Primo de Riverak euskara debekatu ekitaldi publikoetan
-1937: Euskaraz hitz egitea debekatu zuen Frankoren diktadurak.
-2003: Espainiako auzitegi nazionalak EUSKALDUNON EGUNKARIA itxi zuen
-2023: Euskararen ofizialtasunaren aurkako epai andana

Horrela jarraituz gero, laster…

  • Epaileek zerbitzu publikoetan euskaraz egiteko eskubidea kendu
  • Eskoletan euskaraz egitea debekatu
  • Euskaraz hitz egitea debekatu

Atzar hadi, euskaldun hori!

2023ko Aste Nagusia indartsu dator ALGARA konpartsan

2023ko egitaraua

Astebete eskas falta da 2023ko Aste Nagusia hasteko. Larunbatean festa lehertuko da, txupinarekin batera. Jai Batzorde Mistoaren eta Bilboko Konpartsen egitarauaz gain, aurten, ALGARA konpartsaren karpapean euskarazko ekitaldiz eta talde eta artista euskaldunez bakarrik osatutako ekitaldi sorta oparoa izango dugu, euskaldun guztion gozamenerako. Batetik egunez eta, bestetik, gauez egongo diren ekitaldiak banatu ditugu, kartelean, nork bere gustuko tarteari hobeto erreparatzeko. Egunez egun, hauek izango ditugu gure Filibusti txosnan:

2023ko egitaraua

Eguneko egitaraua

Igandea 20
12:00 Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak 3, 2, 1 eskolara goaz ikuskizuna, Zaparrada Haur Konpartsaren eskutik.

Astelehena 21 (EUSKARA IKASLEEN EGUNA)
10:30 Ongi etorria
11:30 Jolasak
13:00 Paella lehiaketaren aurkezpena
14:00 Sari banaketa
14:30 Bazkaria
16:00 Bingo musikatua
17:00 Poteo musikatua

Asteartea 22 (BERTSO EGUNA)
12:00 Ogi tailerra (Zaparrada Haur Konpartsa)
13:00 Bertso-poteoa
14:00 Bazkaria
16:00 Aste Nagusiko Bertsolari Gazteen IV. Sariketa
17:30 Bertso-triki kalejira

Asteazkena 23 (IPARRALDE EGUNA)
Bazkal aurretik eta ondoren Xendarineko Ahizpak (Urepele)
14:30 Bazkaria eta musika
18:00 Kalejira Eingo taldearekin
Zaparrada Haur Konpartsa

Osteguna 24
12:00 “Mugi zaitez” disko festa
Zaparrada Haur Konpartsa

Ostirala 25
15:00 Bilbo Hiria irratiaren bazkaria
Bazkal osteko festa: karaokea, dantza, musika…
(Eta eguerdiro, astelehenetik ostiralera Bilbo Hiria irratiaren Aste Nagusiko saio berezia zuzenean txosnatik 13:00-14:30)

Gaueko egitaraua

Larunbata 19
23:00 PARY & TIZA DJak

Igandea 20
23:00 MICE + SUA + KOKEIN

Astelehena 21
23:00 EZPALAK + LUKIEK + TOC

Asteartea 22
23:00 ARENE 6 + MCONAK + DJ JONKASS

Asteazkena 23
23:00 J MARTINA + MERINA GRIS + DJ NAHIA

Osteguna 24
23:00 AMOOMA + AKATZDJ JON KASS

Ostirala 25
23:00 ELEPUNTO DJ

Larunbata 26
23:00 ENDJ

Udaberri jaia ostiralean

Udaren eta Aste Nagusiaren ohiko iragarle goiztiarra dugu Udaberri Jaia, ALGARA konpartsaren eskutik. Datorren ostiralean, maiatzaren 26an, Aste Nagusirako 85 egun geratzen direla, aurtengo Udaberri Jaia ospatuko dugu. Hau da egitaraua:
  • 8:15ean hasita, tarta lehiaketa
  • 9:15 Dantza plaza
  • 10:00 Pintxo lehiaketa
  • 11:00 Pregoia
  • 11:15 Algaratoia
  • 13:00 Poteo musikatua
  • 14:00 Bazkaria (sarrerak 15 euroan, Zenbat Gararen bulegoan)
  • 16:30 “Triki bizi” Bilbon zehar
Badakizu, egun osoan giro itzela bermatuta izango dugu Done Bikendi aldean, euskaltegiaren inguruetan. Ez ahaztu (baldin badaukazu) Algara kamiseta (eta umore ona) ekartzea!

 

Udaberri Jaia ostiralean

Datorren ostiralean Udaberri Jaia ospatuko du Algara konpartsak Abandoko Done Bikendi inguruan, kalean. Pandemiaren geldialdiaren ostean, aspaldiko ohitura berreskuratuko du Bilboko konpartsa euskaldunak.

Maiatzaren 27an, 75 egun faltako dira Aste Nagusia heltzeko. Motorrak berotzeko garaia da, aurten berriro jai-normaltasuna itzuliko delakoan. Eta aurten, maiatzaren 14an gainerako konpartsekin ospatu genuen Kapela Egunaren ondoren, Udaberri Jaiaren txanda iritsi da. Goizetik hasita, tarta lehiaketa, dantza plaza, pintxo lehiaketa, pregoia, Algaratoia, DJ Tortilli eta Bilbo Hiria irratia, poteoa, bazkaria… egun osoko egitaraua prestatu dugu. Eta arratsaldean, karaoke ibiltariak lagunduta, Zazpikaleetaraino hurbilduko gara, hango jaiez gozatzeko. Hemen duzue egitaraua:

Algara Konpartsaren egitaraua 2019ko Aste Nagusirako

2019-algara-egitaraua

Hemen duzue ALGARA konpartsan 2019ko Aste Nagusirako prestatu dugun egitaraua. Aurten 25 urte beteko ditu Abandoko konpartsa euskaldunak, eta ederto ospatuko dugu bederatzi eguneko aste berezi honetan. Egunez zein gauez, adin eta gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira.

Egunez izango ditugunak aipatzen hasiko gara lehenik:

Lehen egunean, txupina jaurti aurretik, motorrak berotuko ditugu 25 urteurrena ospatzen hasiko garen bazkarian, ostean txupinaren kalejirara abiatzeko.

Igandean, txupin osteko ajea uxatuko dugu Algara plazan, Urbeltzen Dantza Ganbararekin.

Astelehenean, euskara ikasten ari direnen egunean, jokoak, dantza saioa, paella lehiaketa eta mintzaplatika bazkaria izango dugu.

Bertso eta triki eguna izango da asteartea, Roberto Etxebarria eta bere trikitilari eskolako ikasleekin poteoa eta ondoren bertso bazkaria egingo dugu. Iazko arrakastaren ondoren, aurten berriro bertsolari gazteen sariketa izango da Algaran.

Asteazkena Iparralde eguna izan ohi da gurean, eta aurten Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldeko herri bazkaria izango dugu bertako lagunekin.

Ostiralean Algararen 25 urteak ospatuko ditugu urte hauetan guztietan lagun dugun Anje Duhalderekin eta bere taldearekin, oso kontzertu berezian.

Egunero Bilbo Hiria irratiak Aste Nagusiaren jarraipena egingo du, aurreko urteotan bezala, astelehenetik ostiralera 13:00etan egingo dituen zuzeneko saioen bidez. Jaien protagonista ugari pasatuko dira Bilboko euskal irratiaren mikrofonoetatik. Bestalde, Zaparrada Konpartsak ere haurrentzako hainbat ekitaldi antolatu ditu Algararen karpapean: Disko-dantza saioa, txokolatea, ogi tailerra, Ongi etorri lagun! antzerki emanaldia, herri kirolak, Zaparrada bazkaria eta ur borroka.

Gauez izango direnen artean, igandean Akatz eta Micky & The Buzz izango ditugu, hurrenez hurren, ska eta rockabilly-swing estiloak jorratzen dituzten bilbotar taldeak.

Astelehenean hard rock bertsioen gaua izango da, izan ere,  Bon Scott Revival Show taldearekin AC/DC taldea fidelki berraragiztatzen duen ikusgarriaz gozatuko dugu lehenik eta, ondoren, 70eko eta 80ko urteen hard rock eta heavy talde askoren bertsioak egiten dituen The Unholy Covers bermeotar taldea izango dugu.

Asteartean, lehenengo Joseba Irazoki beratarra izango dugu bere taldearekin, eta, ondoren, Mungiako TOC rock taldea.

Asteazkenean, jamaikar doinuen gaua izango da gurean, aski ezagunak diren New York Ska Jazz Ensemble taldea eta MG Banda arratiar reggae taldearekin.

Ostegunean doinu gogorragoen txanda izango da, batetik Lisabö eta, bestetik Niña Coyote eta Chico Tornado izango baititugu.

DJ saioak ere aipatu behar ditugu, izan ere, gauero izango dira, hurrenez hurren, Ekaitz (larunbata), Twist (igandea), Easyer 2b2 Alfred Adler (astelehena), Telmo Trenor (asteartea), Chelis (asteazkena), Bihotza (osteguna) eta Ekaitz (ostiral-larunbata).

Konpartsakide eguna 2019

2019-konpartsakide-eguna

Urtero bezala Aste Nagusirako berotze-ariketak Konpartsakide Egunarekin hasiko ditugu. Datorren larunbatean Bilboko Areatzan elkartuko gara, eta hamaiketakoa egiten dugun bitartean paella nahiz pintxo ezin hobeak prestatuko ditugu gainerako konpartsetako kideekin primeran pasatuz. Goiko afixan duzue egitaraua. Izena emateko idatzi lehenbailehen helbide honetara (kasu, kopuru mugatua): [email protected]

Udaberri jaia maiatzaren 24an

2019-udaberri-jaia

Ia oharkabean maiatzera heldu gara, eta laster udara! Horrek esan nahi du kamiseta urdinak ateratzeko garaia dela, Algara konpartsaren motorrak berotzen hasteko, izan ere, hiru hilabete besterik ez baita falta Aste Nagusirako!

Urtero bezala, Udaberri Jaia izaten da gure konpartsa aurkezteko eta Aste Nagusian zein urte osoan zehar gurekin parte hartzera gonbidatzeko modu ezin hobea, eta aurten maiatzaren 24an izango da. Lehiaketak, jolasak, bazkaria eta hainbat sorpresa prestatu ditugu egun osoan zehar euskaraz ederto pasatzeko. Anima zaitez!