2023ko Algaratusteak hemen dira!

Badatoz, badatoz 2023ko Bilboko Aratusteak eta laster gozatzeko, elkartzeko eta Filibustiri bultzada emateko zenbait hitzordu izango ditugu!

Hona hemen nagusiak:

– Otsailaren 11n, larunbatean, Potojorran bertso-eskolarekin batera, Kopla Txikien lehiaketan hartuko dugu parte (20:00etan Kafe Antzokian). Ondoren Akatz eta Amaika Rude Sound taldeekin kontzertua.

– Otsailaren 18an, Aratuste Zapatuan, egun osoko plana (prestaketa lanak, bazkaria, mozorro-kalejira…).

Aurrerago zehaztuko dugu gaia, mozorroa eta plan zehatza, baina gorde eguna!!!

Animatu, adierazi kopla txikietan eta kalejiran parte hartuko duzun eta eman izena otsailaren 18ko bazkarirako mezu honi erantzunda otsailaren 10a baino lehen.

Biba Pellot, Biba festa!!! Laster arte!

Kapela Eguna datorren larunbatean

Aste Nagusirako 100 egun falta direnez, eta aurtengoa NAGUSIA egingo dugunez, beroketa-ariketa ederra prestatu dugu datorren larunbaterako. Erdu geugaz!

Ez da ALGARArako garaia baina…

algaracollagea-covid19

(Zortziko handian)

Aurtengo udan, Naja aldean
Ez da entzun algararik

Jende multzorik ez dugu bildu
karpapean pilaturik

Ta Marijaia distantzian dugu
gogoratu tristeturik

Aste Nagusi gabeko uda
ez baitago ulertzerik

Baina pandemia ez da betiko
itzuliko da ALGARA

Hurrengo urtean berriro ere
bueltatuko da euskara

Maskara kendu, pottak banatu
denok batera Naxara

Pellot pirata ta lagunekin
txosnan mozkortuko gara!