“Korronte faxistaren aurrean, euskararen herria tinko” aurtengo ALGARA txosnaren apainketan

Horixe da gure Filibusti txosnaren aurtengo leloa: “Korronte faxistaren aurrean, euskararen herria tinko”. 2025eko Aste Nagusia abiatzen den egun honetan, zirgarien figura berreskuratu dugu, irudi boteretsua dela uste dugulako. Garai bateko emakume zirgariek nola, Algararen ontzia gaur egun indartuta datorren korronte eskuindar, xenofoboa homofoboa eta euskarofoboari aurre egin eta gailenduko zaio guk guztiok batera kontrako norabidean indarra egiten badugu. Lantaldearen eta ekimen kolektiboaren garrantzia, beraz, islatu nahi dugu, herri ekimenak -eta horien artean herri jaiak- arriskuan dauden testuinguruan, soilik herriak salba dezakeelako herria. Zentzu horretan, herri jaien defentsan, aurten kolore arrosa txosnagune osoan zabalduz txosnak.eus ekimenarekin bat egin nahi izan dugu, gainerako konpartsekin batera. Eta, noski, euskaraz bizitzea ez ezik, gure konpartsaren beste ardatza herrien arteko elkartasuna denez, eta gu jaietan gauden arren, ez ditugu ahaztuko Palestinan, Israel izeneko proiektu arrazista eta kriminalaren eskutik gaur egun genozidioa pairatzen ari diren lagunak. Haientzat doaz hemendik gure elkartasuna eta maitasuna, Bilbotik Gazara.

2025eko Aste Nagusia ALGARAn!

2025eko Aste Nagusia hasteko 12 egun besterik ez dira falta eta, prestaketekin buru-belarri ari garen bitartean, hemen aurkezten dizuegu gure aurtengo egitaraua. Berriro, ALGARA konpartsaren karpapean euskarazko ekitaldiz eta talde eta artista euskaldunez osatu dugu ekitaldi sorta oparoa, euskaldun ororen gozagarri. Batetik egunez eta, bestetik, gauez egongo diren ekitaldiak banatu ditugu, kartelean, nork bere gustuko tarteari hobeto erreparatzeko. Egunez egun, hauek izango ditugu gure Filibusti txosnan:

2025-algara-egitaraua

Eguneko egitaraua

Astelehena 18 (EUSKARA IKASLEEN EGUNA)
11:30 Jolasak
14:00 Paella lehiaketa
16:30 Karaoke ibiltaria

Asteartea 19 (BERTSO EGUNA)
12:00 Ogi tailerra (Zaparrada Haur Konpartsa)
12:00 Bertso poteoa
14:00 Bertso bazkaria
16:00 Aste Nagusiko Bertsolari Gazteen VI. Sariketa
17:30 Bertso triki poteoa Roberto Etxebarria eta lagunekin

Asteazkena 20 (ALGARAKIDE EGUNA)
13:00 Marianito prestaketa eta kantagintza

Osteguna 21
12:00 Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak: Txanpon baten truke ikuskizuna (Zaparrada Haur Konpartsa)

Ostirala 22
14:00 Bilbo Hiria irratiaren bazkaria

Eguerdiro, astelehenetik ostiralera 12:00etatik 14:00etara, (ostegunean 13:00etan hasiko da) Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko emanaldiak izango ditugu, jai gunetik bertatik, jaien berri emateko. Aste Nagusiaren protagonista ugari igaroko dira, Algararen karpapean egongo diren Bilboko euskal irratiaren mikrofonoetatik.

 

Gaueko egitaraua

Larunbata 16 – 23:00
ENDJ

Igandea 17 – 23:00
MIRUA
KILIKI

Astelehena 18 – 23:00
MAITE LASARTE
LUKIEK

Asteartea 19 – 23:00
TOC
ITHAKA
+ DJ DENZ

Asteazkena 20 – 23:00
XIBEROOTS
BAD SOUND
+ ELEPUNTO DJ

Osteguna 21 – 23:00
AKATZ
STEADY ROCKETS
+ PARY & TIZA DJak

Ostirala 22 – 23:00
ENDJ

Larunbata 23 – 23:00
DJ HAMAIRU

 

2024ko Aste Nagusia laburbilduta

Bederatzi eguneko astea igaro da, joan zaizkigu Marijaia eta Pellot, datorren urtera arte itxaron beharko dugu berriro Bilbo algarez  eta ALGARAz betetzeko. Aste zoroa izan da, aurreko asteotako eta hilabeteotako lanaren emaitza, baina pintaketa eta prestaketak amaitu ondoren, txupinaren kalejiratik  abiatu zen aste zoroa laburbiltzen saiatu gara irudi sorta honetan. On egin eta… Gora Marijaia!

30 urte bete ditu aurten Algara Konpartsak… Zorioneku, Filibusti!!!

1994an sortutako konpartsa dugu ALGARA, Gabriel Aresti euskaltegiaren ekimenen inguruko jaietan lehenik, Zenbat Gara elkartearen inguruan gero, garatzen eta sustraitzen etorri da Algara urte hauetan guztietan. Euskaldunok elkartu eta festetan euskaraz gozatu ahal izateko helburuarekin, Aste Nagusian euskal gune berezia errotu dugu Bailen kaleko Naja gunean, Areatzako zubi ondoan. Lehen ilun eta zikina zen kalea orain gune bizia da jaietan. Ahalegin handia egin dugu urteotan kontzertu eta ekitaldien programazio propioa eginez.

1994 urtean abiatutako ibilbidea ospatzeko, aurten, Filibusti itsasontzi-txosnari egin diogu gorazarre. Euskarak hauspotu eta mugiarazten duen belaontzia, “30 urtez euskarak hauspotua” leloarekin. Gure motibo nagusian ez dira falta izan Pellot bera, bere loroarekin, Algara jendea, denetarikoa.

Askotarikoak dira, halaber, bertan ageri diren aldarrikapenak: kalearen erabilera publikoa, feminismoa, kultura eta kulturak, euskararen zinezko ofizialtasuna, GUKA ekimen euskaltzale berria. Ikusgai dira hizkuntza minorizatuekiko keinuak, baita Palestina, naturarekiko errespetua, jai herrikoiak eta migranteak ere. Piraña batzuk ere badabiltza inguruan, gu izorratu nahian dabiltzanak.

Urtero bezala, Asiskoren laguntza handia izan dugu 30 urte bete dituen gure Filibusti irudikatzeko. Eskerrik asko hari ere eta… Gora jende libreen herri askea!

Algara 2024 egitaraua Aste Nagusian, #Algarak30urte

Algara Konpartsak 30 urte beteko ditu 2024. urte honetan eta Aste Nagusia profitatuko dugu urteurren hori, egunez zein gauez, Pellot eta Marijaiarekin ederto ospatzeko. Hemen duzue osatu dugun egitaraua:

Eguneko egitaraua

Astelehena 19 (IKASLE EGUNA)
11:30 Paella lehiaketa + Jolasak
15:00 Euskara ikasleen bazkaria
16:00 Bingo musikatua
17:00 Poteo musikatua

Asteartea 20 (BERTSO EGUNA)
12:00 Ogi tailerra
Zaparrada Haur Konpartsa
12:00 Bertso poteoa
14:00 Bertso bazkaria
16:00 Aste Nagusiko Bertsolari Gazteen V. Sariketa
17:30 Bertso triki poteoa

Asteazkena 21 (KANTU EGUNA)
12:00 Kantu poteoa, Algaran hasita,
Kuxkuxtu txarangarekin
14:30 Bazkaria
16:00 Bazkalosteko kantaldia Kuxkuxtu
txarangarekin

Osteguna 22
12:00 Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak: Atxis! ikuskizuna.
Zaparrada Haur Konpartsa

Eguerdiro, astelehenetik ostiralera 13:00etatik 14:30era, Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko emanaldiak izango ditugu, jai gunetik bertatik, jaien berri emateko. Aste Nagusiaren protagonista ugari igaroko dira, Algararen karpapean egongo diren Bilboko euskal irratiaren mikrofonoetatik.

Gaueko egitaraua

Larunbata 17 – 23:00
ENDJ

Igandea 18 – 23:00
XSAKARA
HOFE 4.0

Astelehena 19 – 23:00
ETXEKALTE
NIZE
TXOPET

Asteartea 20 – 23:00
EIRE
AMA SAY
ITZEK
+ NAHIA DJ

Asteazkena 21 – 23:00
ZETKIN
LEIHOTIKAN
+ JONKASS DJ

Osteguna 22 – 23:00
AFRIKA
AKATZ
+ PARY & TIZA DJak

Ostirala 23 – 23:00
ENDJ

Larunbata 24 – 23:00
ELEPUNTO DJ

Euskarafobiaren suntsitze-estrategiaren aurrean matxinatu!

Gure txosnaren aurtengo motiboan euskararen aurkako erasoez ohartu eta  horien aurrrean matxinatu beharra nabarmendu dugu, ohi bezala, Asiskoren esku trebeek lagunduta.

Euskarafobia ez da kontu berria, kate luzea duen suntsitze-estrategia baten adibide asko bizi izan ditugu euskaldunok historian. Gaur egungo euskararen aurkako erasoak, epaiak eta hizkuntza-politika suntsitzaileak aspaldi izan zuten abiapuntua, eta aurtengo gure motiboan hori islatu nahi izan dugu. Nora garamatza estrategia horrek? Bada, gure desagerpenera, euskaldunok tinko aurre egin ezean.

Azken garaiotan (ere) hainbat eta hainbat eraso jasan ditugu euskaraz bizi nahi dugun euskaldunok. Euskara jomugan jarri eta komunikabide batzuen eta epai batzuen bidetik euskara sistematikoki gutxietsia eta baztertua izaten ari da, kasuala ez den estrategia baten barruan. Horrela, epaitegietatik osakidetzako lanpostuetarako oposizioetan edo udaltzain izateko baldintzetan, esaterako, euskara eskatzearen eta euskara jakin behar izatearen aurkako erabaki judizialek gogor eragin digute.

Nola da posible herritarrontzat lan egin beharko lukeen administrazioak herritarren eskubideen aurka egitea? Bide horretan ebazten den epai bakoitzak ez du soilik euskararen aurka egiten, euskaldunon, herritarron aurkako eraso zuzena baita.

-1772: Carlos III.ak eskoletan euskara debekatu
-1867: Espainiako gorteek antzezlanetan euskara debekatu
-1923: Primo de Riverak euskara debekatu ekitaldi publikoetan
-1937: Euskaraz hitz egitea debekatu zuen Frankoren diktadurak.
-2003: Espainiako auzitegi nazionalak EUSKALDUNON EGUNKARIA itxi zuen
-2023: Euskararen ofizialtasunaren aurkako epai andana

Horrela jarraituz gero, laster…

  • Epaileek zerbitzu publikoetan euskaraz egiteko eskubidea kendu
  • Eskoletan euskaraz egitea debekatu
  • Euskaraz hitz egitea debekatu

Atzar hadi, euskaldun hori!

2023ko Aste Nagusia indartsu dator ALGARA konpartsan

2023ko egitaraua

Astebete eskas falta da 2023ko Aste Nagusia hasteko. Larunbatean festa lehertuko da, txupinarekin batera. Jai Batzorde Mistoaren eta Bilboko Konpartsen egitarauaz gain, aurten, ALGARA konpartsaren karpapean euskarazko ekitaldiz eta talde eta artista euskaldunez bakarrik osatutako ekitaldi sorta oparoa izango dugu, euskaldun guztion gozamenerako. Batetik egunez eta, bestetik, gauez egongo diren ekitaldiak banatu ditugu, kartelean, nork bere gustuko tarteari hobeto erreparatzeko. Egunez egun, hauek izango ditugu gure Filibusti txosnan:

2023ko egitaraua

Eguneko egitaraua

Igandea 20
12:00 Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoak 3, 2, 1 eskolara goaz ikuskizuna, Zaparrada Haur Konpartsaren eskutik.

Astelehena 21 (EUSKARA IKASLEEN EGUNA)
10:30 Ongi etorria
11:30 Jolasak
13:00 Paella lehiaketaren aurkezpena
14:00 Sari banaketa
14:30 Bazkaria
16:00 Bingo musikatua
17:00 Poteo musikatua

Asteartea 22 (BERTSO EGUNA)
12:00 Ogi tailerra (Zaparrada Haur Konpartsa)
13:00 Bertso-poteoa
14:00 Bazkaria
16:00 Aste Nagusiko Bertsolari Gazteen IV. Sariketa
17:30 Bertso-triki kalejira

Asteazkena 23 (IPARRALDE EGUNA)
Bazkal aurretik eta ondoren Xendarineko Ahizpak (Urepele)
14:30 Bazkaria eta musika
18:00 Kalejira Eingo taldearekin
Zaparrada Haur Konpartsa

Osteguna 24
12:00 “Mugi zaitez” disko festa
Zaparrada Haur Konpartsa

Ostirala 25
15:00 Bilbo Hiria irratiaren bazkaria
Bazkal osteko festa: karaokea, dantza, musika…
(Eta eguerdiro, astelehenetik ostiralera Bilbo Hiria irratiaren Aste Nagusiko saio berezia zuzenean txosnatik 13:00-14:30)

Gaueko egitaraua

Larunbata 19
23:00 PARY & TIZA DJak

Igandea 20
23:00 MICE + SUA + KOKEIN

Astelehena 21
23:00 EZPALAK + LUKIEK + TOC

Asteartea 22
23:00 ARENE 6 + MCONAK + DJ JONKASS

Asteazkena 23
23:00 J MARTINA + MERINA GRIS + DJ NAHIA

Osteguna 24
23:00 AMOOMA + AKATZDJ JON KASS

Ostirala 25
23:00 ELEPUNTO DJ

Larunbata 26
23:00 ENDJ

Udaberri jaia ostiralean

Udaren eta Aste Nagusiaren ohiko iragarle goiztiarra dugu Udaberri Jaia, ALGARA konpartsaren eskutik. Datorren ostiralean, maiatzaren 26an, Aste Nagusirako 85 egun geratzen direla, aurtengo Udaberri Jaia ospatuko dugu. Hau da egitaraua:
  • 8:15ean hasita, tarta lehiaketa
  • 9:15 Dantza plaza
  • 10:00 Pintxo lehiaketa
  • 11:00 Pregoia
  • 11:15 Algaratoia
  • 13:00 Poteo musikatua
  • 14:00 Bazkaria (sarrerak 15 euroan, Zenbat Gararen bulegoan)
  • 16:30 “Triki bizi” Bilbon zehar
Badakizu, egun osoan giro itzela bermatuta izango dugu Done Bikendi aldean, euskaltegiaren inguruetan. Ez ahaztu (baldin badaukazu) Algara kamiseta (eta umore ona) ekartzea!

 

Inaute-Jaia otsailaren 17an, eta biharamunarekin… Algaratusteak!

Aste honetan bi hitzordu garrantzitsu izango ditugu jarraian: Inaute Jaia gurean ostiralean, eta Bilboko Aratusteen egun handia larunbatean!
Ostiralean… Badator uholdea! Inaute jaia, gurean.

Goizean goiz, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin hasita: Torrada eta Mozorro lehiaketak, euskal dantza saioa, txokolatada, sketch-ak , poteo musikatua, bazkaria Kafe Antzokian, mozorro desfilea eta kalejira musikatua. Biba Pellot!

Biharamunean (eta biharamunarekin) Aratuste Zapatua eta hainbat ekintza Bilboko Konpartsak eta Bilboko Jai Batzorde Mistoaren eskutik. Besteak beste, arratsaldean kalejiran eta mozorro-lehiaketan egongo da Algara Konpartsa, sinpalta!
#BadatorUholdea #ElkarlanUholdea

2023ko Algaratusteak hemen dira!

Badatoz, badatoz 2023ko Bilboko Aratusteak eta laster gozatzeko, elkartzeko eta Filibustiri bultzada emateko zenbait hitzordu izango ditugu!

Hona hemen nagusiak:

– Otsailaren 11n, larunbatean, Potojorran bertso-eskolarekin batera, Kopla Txikien lehiaketan hartuko dugu parte (20:00etan Kafe Antzokian). Ondoren Akatz eta Amaika Rude Sound taldeekin kontzertua.

– Otsailaren 18an, Aratuste Zapatuan, egun osoko plana (prestaketa lanak, bazkaria, mozorro-kalejira…).

Aurrerago zehaztuko dugu gaia, mozorroa eta plan zehatza, baina gorde eguna!!!

Animatu, adierazi kopla txikietan eta kalejiran parte hartuko duzun eta eman izena otsailaren 18ko bazkarirako mezu honi erantzunda otsailaren 10a baino lehen.

Biba Pellot, Biba festa!!! Laster arte!